XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eskerrerantz begiratu eta... an bein Izustarritz bere eleiza romaniko ederrakiñ, etxe zuriz inguratua.

Or-emen lorategi ederrak zugatz aundiakiñ ornituta.

Baña nola zeikean Izuztarritz aiñ erri politta izatea?.

Izgora zan eta erri guztia urez inguratuta zegoan, alderdi batetik izan ezik.

Arralde`n itxas-ontzi polittak, bertakoak edo urrutiko itxas-atietatik konpontzera bertara ekarriak, ez aundiak baña, bata bestea baño obeto pintatuak.

Ibai biak (Izustarritz`ek bi ibai ditu: Urola eta Larrondo izendunak) ur gezalez plen-plen.

Eta gañean burnizko zubi ariñ, dotore, astunkeri gabeak, berrogei ta amar urte inguru lenago ingeniero prantzezak egiñak.

Ze txarmangarria iritzi zion Martxela`k egun artan bere erriari!.

Eta mendiak? Ene mendi maiteak.

Indamendi, Ametzmendi, Larramendi eta abar, danen gañetik Izarraitz aundia zutelarik.

Au edertasuna!! Baña gauza abek aldatu egiñ al dira gaur?.

Ez al ditut bada nik, len ere, milla bider ikusi?.

Eta bide ertzeko sasi ta masusta loreak?.

Eta loretik-lorera zebiltzan tximilitak?.

Eta erlien durundi biguna?.

Ta txorien abesti ixilldu eziñak?.

Eta belarraren usai gozoa...?.

Lenengoz ikusi ba`zitun bezelaxe lilluratua zegon Martxela.

- Gauza abek aldatu egiñ bear izan dute - zion neskatxak bere baitan.

Ez, Martxela, ezer ez da aldatu.

Zeu aldatu zera, zeure barruan sortu dalako garrastasun guziak gozatu, aldapa danak lautu, neke guztiak ariñdu, eziñ guztiak ezereztu, urruti danak urreratu, ta gauza saill guztiak erraztutzen dituan indar Jaungoiko`tarra: MAITETASUNA.

Poza zeriola eldu zan Martxela Errekatxo`ra.

Ama atarian billatu zuan.

Beste aizpa biak - Anjelatxo ta Kontxexi - bespera illuntzean ekarri ezinda, zelaian gelditu zan belarra ekartzera juanak.

- Ama, zatoz sukaldera, gauza bat esan dagizudan.

Ez dakizu asko zer pasa zaidan.

Eskontzeko mandatua egiñ didate eta itzak eman ditut.

Ama dana ezeztatuta, alabari begira-begira jarri zan, burutik egiñ ote zuan edo zalantzan sarturik.

Pixka bat bere gogoaz jabetu zanean esan zion: - Zer esaten den, ume, zer eskontzako mandatu, ta zer itzak emate?.

- Bai, ama, senargaia bai det, eta ez nolanaikoa, Arantzabal`go Joxe Antonio.

Eta Martxela`k azaldu zion amari zer eta nola guztiakaz, (...).